XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERMUA

Ermua ibarralde sakon baten dago.

Ermu inguan dagozen mendi eta basoen izenak auek dira: Oize, Urko, Eguarbitza, Artanai etabar.

Euretan andiena Oize da.

Nire errian baratz eta solo gitxi dago.

Antxiña ba egozen baiña orain banaka bat geratzen da bakarrik.

Dana etxez bete da.

Taberna asko dagoz, eta jendea egunero doa aretara.

Dendak ainbeste dagoz, danetarikoak: batzuk jantzienak, beste batzuk jakienak, oiñetarakoak, kiroletakoak eta beste asko.

Eskolak eta ikastolak ere ainbeste dagoz, baiña ez naiko.

Ez daukagu ez Institutorik ez Lanbiderako Eskolarik.

Orregaitik zortzigarren mailla amaitutzean, neska-mutillak beste erri batzuetara joan bear izaten dabe, ikasten jarrai gura badaue.

Ba dago Instituto bat egiteko asmoa edo proiektoa eta geroago Lanbiderako Eskola, baiña ori ikusteko dago.

Ermuko kaleak asko dira, geienak barriak.

Orregaitik baten-batek arako kalea non dagoen galdetzen dauenean, ez da arritzekoa erantzunik ez jakitea.

Ermuko bizitokiak oso txarto eginda dagoz.

Batzuk beste batzuen gaiñean edo kontra.

Ez dogu jolasean egiteko toki egoki bat.

Ermuko aberastasuna industriagintzan da, eta olak bertan dagozanez, euretako kee guztiak arnasten doguz.

Zulo baten dago eta Aitxitxotik ikustean, laiñoz beterik emoten dau.

Ermuan ogei milla pertsona inguru bizi gara.

Leen esan dodan bezala, Ermuko bizibidea industriagintzan dago batez ere, eta salerosketan urren eta laborantzan azken.

Atxa-tar Amaia.